Goi mailako SRCA zikloko 1. mailako ikasleak, UGLEn bertan ospatu den “auto lasterketa” dibertigarri eta hezitzaile bateko protagonista izan dira. F1eko punta puntako ekipoak emulatuaz, talde bakoitzak bere marrak jarraitzen dituen errobota egin behar izan zuen eta ondoren, kronometratua izango zen proba batean parte hartuaz, egile hoberena nor zen erakutsiko zuten. Errobotaren oinarria berbera zen talde guztientzat, baina talde bakoitzak egin zizkieten aldaketek erabaki zuten, azkenean, sailkapena.
Izaera lehiakor bat baino, ikasturtean zehar ikasitako ezagutzak modu oso atseginean praktikan jartzea izan da ariketa honen helburua.