Datorren asteazkenean, abenduak 3, euskararen nazioarteko eguna ospatzen da. Gurean ere ospatu nahi dugu eta, horretarako, ekintza xume bat prestatu dugu egun horretarako.
Jolas ordua zertxobait luzatuko dugu (10:30etatik 11:30etara) eta patinan mahai bat jarriko dugu.
Bertan, “Euskararekin jolasean” lehiaketan parte hartzeko aukera izango dugu denok (ikasle eta langile) eta baita “Euskararekiko konpromezu orria” sinatzeko aukera ere.
Denok gonbidatuta zaudete bertaratzera eta eskertuko genuke, gainera, hala egitea, ikasleek ikus dezaten gure aldetik badagoela euskararekiko aldeko jarrera bat.
Mila esker aldez aurretik.
Animatu eta azaldu patioan. Zuen zain egongo gara!