UROLA GARAIKO LANBIDE ESKOLAk ahalegin handia egiten du formakuntza arautuko ikasleei albait prestakuntza praktiko zabalena ematen lan-merkatura iritsi aurretik.
Hori dela-eta, gure ikasleek, eskolan ikasketak bukatu aurretik, prestakuntza horretarako hainbat aukera izaten dute.
Gainera, ikasketak bukatuta, eta nahi badute, UGLEko ikasleen lan-poltsan sartzeko aukera dute.
Formakuntza praktikoa jasotzeko aukeretako batzuk honako hauek dira:
Praktikak enpresatan
Prestakuntza praktikoa eskualdeko enpresa laguntzailetan.
Praktikak 350 ordukoak dira, eta gure formakuntza-ziklo guztietan jasota daude.
PRESTLAN
Irabazi asmorik gabeko proiektua da, Urola Garaiko Fundazioaren barruan sortua, ikasleekin formakuntza praktiko osagarria lantze aldera. Helburu horri begira, enpresa eta eskola uztartzen ditugu. Funtzionamenduari dagokionez, "enpresa" baten antzekoa da, eta ikasleak enpresa horretako "Langileak" dira.