Urola Gariako Lanbide Eskolawww.ugleskola.net


 

Spex posizionamendu sistemaren aurkezpena Uglen.

Datorren irailaren 28an, goizeko 11etan, Spex posizonamendu sistemaren aurkezpen ekitaldia burutuko dugu eskolan. 

Spex, gainazala deformatzen ez duen kuxin eta bizkarralde sistema konfiguragarria da. Bere funtzionamendu berritzaileari esker, erabiltzaileari posizionamendu ezin hobea ematen dio,  erosotasun eta segurtasun gorena eskainiz. Sistema hau, behar postural konplexuak dituzten pertsonei zuzendua dago bereziki. Edozein momentutan erabiltzailearen postura aldatu eta hobetu dezake eta gainera, gurpildun haulki eta xasis gehinekin bateragarria da. 

Joana Santiago izango da ekitaldiaren aurkezlea. Joana, Terapia Okupazionalean lizentziatua da (Portugal) eta gaur egun, Australiako Spex/Medifab enpresan egiten du lan.

Ekitaldiaren antolatzailea Rehagirona enpresa kataluniarra da. Gurean egingo duten aurkezpenaren bitartez, errahabilitazio alorreko profesionalen konpetentziak indartu eta garatu nahi dira. 

Aurkezpenera etortzeko asmoa izanez gero, ekitaldiaren weborrian inskribitzeko aukera dago; klikatu HEMEN

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Urola Garaiko Lanbide Eskola
Beloki hiribidea, z/g
20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
ugle@ugleskola.org
T. 943 72 54 77
F. 943 72 60 03
ISO 9001 ISO 14001 ADOK 18001