Urola Gariako Lanbide Eskolawww.ugleskola.net
1


 

14

- Erdi Mailako Zikloak

- UGLE, 1996.urtean sortu zen esperientzia anitzeko eskola pribatu-kontzertatua da. Bere eskaintza zabalaren barruan, Lanbide Heziketako Zikloak ikasteko aukera dago. Goi Mailako Zikloa aterata, Teknikari titulu ofiziala lortzen da. Eskaintza hau presentziala da; astelenehetik – ostiraletara, 08:00etatik – 14:00etara. A ereduan (gaztelania) ematen dira klaseak.

- Guztira 2000 orduko iraupena eta 2 ikasturtetan bakarrik, lan mundurako trebatzen zaituen titulazio ofiziala lortzen duzu.  

- Metodologia berritzaile eta praktikoen bidez, ikaslea bere ikasketa prozesuaren protagonista da. Aplikazio praktikoa. Lan merkatura bideratutako ikasketak. 2.ikasturtean, azken ikasgai moduan, alor profesional baten benetako errealitatea ezagutzeko, 380 orduko praktikaldia enpresan.  

Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko, baldintza hauetako bat bete beharko da. Gutxienez titulu hauetako bat izatea:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua
  • Oinarrizko lanbide-titulua.
  • Batxilergoko-titulua.
  • Unibertsitateko titulu bat.
  • Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua.

Gainditu izana:

  • Hasierako Lanbide Kualifikazioaren Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana.
  • Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaro bat gainditu izana.
  • Hezkuntza Administrazioak ezarritako irizpideen araberako sarbide-proba bat gainditu izana, edo hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
  • Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko lehen bi mailen multzoan gehienez ere bi ikasgai gainditu gabe dituela frogatzea.
  • Ertainen erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren mailagainditu izana.
  • Unibertsitate-orientazioko edo unibertsitate aurreko kurtsoa gainditu izana.
  • Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen irakaskuntzetatik 1963ko planeko hirugarren maila edo komunen bigarren maila esperimentala gainditu izana.
  • Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitateko bigarren maila gainditu izana.

- Behin Zikloa amaituta, lan merkatuaz haratago, beste Erdi Mailako Ziklo bat edo Goi Mailako Ziklo bat egiteko aukera.

Eskaintza zabala: erdi mailako 3 ziklo aukeran bokazio bat gauzatu ahal izateko:

Karrozeriaren, bastidorearen, kabinaren eta ekipo edo tresnen arloan konpontzeko, osagarriak muntatzeko eta ibilgailua eraldatzeko lanak burutzea, ezarritako prozedurak eta denborak betez, eskatutako kalitatea lortuz eta segurtasun-baldintza egokietan.
Makineriaren eta industria-ekipoaren mantenimendua eta konponketa kalitate- eta segurtasun-baldintzetan eta eskatutako epeetan egitea. Linea automatizatuen produkzioa eskatutako kalitate, kopuru eta epeetan lortzea, giza baliabideak koordinatuz eta ekipoak eta produkzio-sistemak fidagarritasun- eta erabilgarritasun-baldintzetan mantenduz. Makineriaren eta industria-ekipoaren muntaia eta plantako instalazioa egitea, saldu ondoko zerbitzu teknikoa kalitate- eta segurtasun-baldintzetan eta eskatutako epeetan emanez.
Mekanizazio-prozesuetako lan desberdinak burutzea, lortutako produktuak kontrolatuz eta ekipoen funtzionamendua, abiaraztea eta geldiaraztea kontrolatuz. Horretarako, ekipoen lehen mailako mantenimenduaz arduratuko da eta produkzioa beharrezko kalitate- eta segurtasun-baldintzekin eta eskatzen den epean lortuko da.

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Urola Garaiko Lanbide Eskola
Beloki hiribidea, z/g
20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
ugle@ugleskola.org
T. 943 72 54 77
F. 943 72 60 03
ISO 9001 ISO 14001 ADOK 18001