Kalitate, ingurumen eta SST politika

Urola Garaiko Fundazioaren xedea Formakuntza Arautuan eta Enplegurako Prestakuntzan dauden aukera eta eskaerei erantzuna ematea da. Gure IKASLEei behar adinako gaitasun teknikoa eta trebetasun orokorrak eman nahi dizkiegu, egun edo gerora begira beren lana gara dezaten. Horrez gain, ikasleen giza heziketa lantzen lagundu nahi dugu.

Aldi berean, inguruko ENPRESEI, dituzten itxaropen eta premiei erantzungo dieten zerbitzu teknologiko berri eta kalitatezkoak eskaini nahi dizkiegu. Hori gauzatzeko, Fundazioko profesionalen eta aipatutako zerbitzuak enpresetan garatuko dituzten pertsonen arteko prestakuntza praktikoaren transferentzian oinarrituko gara.
Honekin guztiarekin gure bezeroen beharrei erantzuna eman nahi  diegu; erantzun profesionala, segurtasuna eta kalitatea dituena, errentagarria, berritzailea, ekonomikoki egonkorra; eta, aldi berean, jasangarritasun eta erantzunkizun sozial korporatiboarekin konprometitua. Lantaldearen esfortzu guztiak ondorengo arauen baldintzak betetzen dituen kudeaketa sistema ezartzera eta mantentzera daude bideratuta: UNE-EN-ISO 9001 Kalitate alorrean / UNE-EN-ISO 14001 Ingurugiro alorrean eta OHSAS 18001 Segurtasun alorrean.

Urola Garaiko Fundazioak, Lanbide Heziketako IV.planak (Industria 4.0) markatutako ildotik, Euskal Autonomi Erkidegoan erreferente izan nahi du, osasun eta teknologia alorretan. Era berean, bere jardueraren bolumena mantendu nahi du; hau guztia, kalitatezko kudeaketa eta bezeroei eskainitako zerbitzuen bitartez. 

Fundazioko zuzendaritza taldearentzat oso garrantzitsua da bere lantalde osoaren segurtasuna. Ezinbestekoa da momentuko legedia eta enpresak berak dituen beste betekizunak betetzea eta, etengabeko hobekuntzaren bitartez, gure bezeroen asebetetzea lortzea. 

Helburu hauek bilatu nahian, enpresak ondorengo puntuak adostu ditu: 

- Teknika aproposak aplikatuta eta beharrezkoak diren hobekuntza ekintzen bitartez, Lan Arriskuen Prebentzio Plana martxan jartzea: arrisku egoerak eta bere jatorriak antzemanez, prebentzio beraz aparte, lanaren segurtasun eta osasuna hobetuko duena. Erreferentzia marko honek, helburuak zehaztu eta berrikusteko balioko du. Honela, lesioez haratago, jarraian etortzen diren galera materialak (instalakuntzak, makinak, produktua...etab.) ere murriztuko dira. 
- Baliabideak ahalik eta gehien optimizatzea. 
- Elementu kutsatzaileak murriztu, saihestu edo ezabatzea.
- Bezeroen asebetetze maila hobetzea. 
- Prozesu guztietan kalitatea eta jasangarritasuna bermatzea. 
- Balore hauek guztiak, UGF osatzen duen lantalde osoari helaraztea, zuzendaritza taldea barne. 
- Merkatu berrietan barneratzen saiatzea. 
- Autonomia eta talde lanaren baloreak oinarri dituen proiektu pedagogiko propioa garatzea eta honen bitartez: 

  • Negoziaziorako eta pertsonen arteko lankidetzarako trebetasunak landu, erronka eta egoera berriei aurre eginez. 
  • Norberarengan konfidantza landu eta horrela, bere ezagutza eta erabakietan protagonista sentiarazi. 
  • Gizarteari bere garapena bideratzen duten pertsona ekintzaileak eskaini. 

Honako puntuekin zerikusia duten helburu eta jomugen lorpena bilatzen jarraituko dugu: 

  • Prozesuen efizientzian hobekuntza. 
  • Ez adostasunen eta ingurumen ezbeharren murrizketa.

Lan Arriskuen Prebentzio Plana lantalde osoaren ardura den arren, zuzendaritza taldea da esfortzuaren lidergoa eramango duena; lankideei emandako jarraibideak betearaztea bermatuz eta lanpostu gero eta seguruagoak lortzeko, hobekuntza planak sustatuz.

Enpresako ordezkari nagusi bezala, Lan Arriskuen Prebentzio Plan batera baliabide egokiak bideratzea, lantalde osoan zabaltzea eta bere osotasunean betetzea konprometitzen naiz. Hau lortu ahal izateko, argi daukat enpresa osatzen dugun langile guztien laguntza izango dudala.

Bukatzeko, aipatu beharra dago politika honek izaera publikoa duela eta, nahi izanez gero, gure langile eta interesdunentzat (bezero, erakunde, hornitzaile..)  eskuragarri dagoela. 

UGF, 2017ko ekaina. 

Kalitate Ziurtagiriak


Zilarrezko Qa 2004 EFQM


ISO 9001 / 14001 / 18001