Kalitatearen kudeaketa

Urola Garaiko Fundazioaren xedea Formakuntza Arautuan eta Enplegurako Prestakuntzan dauden aukera eta eskaerei erantzuna ematea da.

Gure IKASLEei behar adinako gaitasun teknikoa eta trebetasun orokorrak eman nahi dizkiegu, egun edo gerora begira beren lana garatu dezaten. Horrez gain, ikasleen gizarte eta giza heziketa lantzen lagundu nahi dugu.

Aldi berean, inguruko ENPRESEI, dituzten itxaropen eta premiei erantzungo dieten zerbitzu teknologiko berri eta kalitatezkoak eskaini nahi dizkiegu. Hori gauzatzeko, Fundazioko profesionalen eta aipatutako zerbitzuak enpresetan garatuko dituzten pertsonen arteko prestakuntza praktikoaren transferentzian oinarrituko gara.

Guzti honekin gure bezeroek dituzten beharrei erantzuna ematea bilatzen dugu; erantzun profesionala eta segurtasuna duena, kalitatezkoa, errentagarria, berritzailea, ekonomikoki egonkorra eta jasangarritasunarekin eta erantzunkizun sozial korporatiboarekin konpromezua duena.

Lantaldearen esfortzu guztiak ondorengo arauen baldintzak betetzen dituen kudeaketa sistema ezartzera eta mantentzera daude bideratuak.

  • UNE-EN-ISO 9001 Kalitate alorrean.
  • UNE-EN-ISO 14001 Ingurugiro alorrean.
  • OHSAS 18001 Segurtasun alorrean.

Kalitate Ziurtagiriak


Zilarrezko Qa 2004 EFQM

Inverstors in People

ISO 9001 / 14001 / 18001