Ugle LAB 4.0

Zer da eta zertarako balio du:

UGLEk martxan jarritako industria laborategiak ikerketa eta simulazio azpiegitura egokia eskaintzen du, batez ere, enpresa ertain eta txikien 4.0 industriarako irtenbideak probatzeko eta diseinatzeko, esperimentatzeko eta enpresetako prozesuen simulazioa egiteko. 

UGLE LAB 4.0 ezagutzaren eta talentuaren fluxua bermatu nahi du aditu-enpresa-ikaslearen artean (interkonexioa).
Izan ere, UGLEren ustetan, ezagutza garatzea eta aplikatzea arazoak konpontzeko gaitasuna hobetzea da eta, hartara, lehia-abantailen jasangarritasunari laguntzea.

Azalpen bideoa:

Erabilitako teknologia:

Honakoak dira txertatu diren teknologia ezberdinak: 

  • Robotika
  • Ikusmen Artifiziala
  • Errealitate Birtuala / Areagotua
  • Big Data
  • IOT / Internet Of The Things
  • 3D Fabrikazioa

Aplikazio eta zerbitzuak:

Laborategiaren azpiegitura, aplikazio eta zerbitzu hauen proba eta entseguak egiteko dago prestatuta:

  • Prozesuen automatizazioa.
  • Datuen analisia eta tratamendua
  • Sentsorizazioa
  • Robotika kolaboratiboa
  • Ikusmen artifiziala
  • Errealitate birtuala/areagotutako errealitatea
  • Kodifikazioa eta programazioa
  • 3D inpresioa eta fabrikazio gehigarria
  • Urruneko ikuskapena
  • Makinen arteko komunikazioa

¿Informazio gehiago nahi?

UGLE LAB 4.0, enpresetako nahiz erakunde publikoetako ikerketa-komunitatearentzat dago eskuragarri. Interesa izanez gero, jarri zaitez gurekin harremanetan: