Praktikak - FCT

Zer da Lantokiko Prestakuntza?

Lantokiko Prestakuntza, Lanbide Heziketako ziklo bat ikasten duen ikasleak, titulua lortu ahal izateko, gainditu beharreko modulu bat da.

Enpresa moduan, ikasle bat praktiketan hartzeko, zer egin beharko nuke? 

  • Epeei dagokionez, Martxoa eta Ekaina artean (edo 2.deialdian, Iraila eta Abendu artean) burutzen dira praktikak enpresan. 
  • Prestakuntza honek ez du inongo kosterik enpresarentzat. 
  • Interesatuta egonez gero, jarri zaitez gurekin harremanetan OTSAILAn zehar. Idatzi fpe@ugleskola.org helbidera. 
  • Praktiketan egiten diren lanak erlazioa izan behar dute, eskolan ikasitako zikloaren edukiekin. 
  • Eskola eta enpresa artean praktika hitzarmen bat adosten da eta bertan programa formatibo bat zehazten da.
  • Lantokiko Prestakuntzak 300 eta 400 ordu arteko iraupena dauka. Astean, 25 eta 35 ordu artean eta egunean, 5 eta 7 ordu artean.
  • Ikaslearen jarraipena egiteko 2 arduradun egongo dira: enpresaren aldetik, ikasketa prozesua bideratuko duen instruktore edo arduraduna eta eskolaren aldetik, bere ikasketetako tutorea. 
  • Ikaslea, eskola aldetik, praktikaldia irauten duen epean, aseguratua dago edozein instripu kubritzeko.