Mantentze Lan Elektromekaniko Teknikaria

Ziklora sarbidea

DBH, LH 1, IEE 1, 2. BBB, Erdi Mailarako sarbide-proba. 

Oinarrizko puntuak

  • Erdi Mailako Zikloa // Ikasketa hauek gainditzean: Tekniko titulua. 
  • Guztira 2 ikasturteko ikasketak // 2.000 ordu guztira, horietatik 380 ordu, enpresan egiten diren lan praktikak direlarik. 
  • Lan inserzioa: 2016/17 ikasturtean bukatu zuten ikasleen 75%a lanean (2018ko otsaileko datua).
  • Instalakuntza egokiak klaseak emateko: Tailer Elektrikoa / Pneumatikakoa / Hidraulikoa / Tailer Mekanikoa / Soldadura / Mantenu Tailerra eta Marrazketa Tekniko gela.   
  • Alorreko enpresa eta tailer erreferenteetara irteerak. 
  • Ikasketak eta lana uztartzeko aukera desberdinak: Ikas-Ekinezko Erregimeneko Lanbide Heziketa Duala / Prestlan
  • Erasmus+ programaren bitartez, praktikak Europako erakunde/enpresa batean egiteko aukera.
  • Banakako tutoretza pertsonalizatuak.
  • Eskolaz kanpoko ekintza, eta kirol eta kultur ekintzak.

Gaitasun orokorra

Makineriaren eta industria-ekipoaren mantenimendua eta konponketa kalitate- eta segurtasun-baldintzetan eta eskatutako epeetan egitea. Linea automatizatuen produkzioa eskatutako kalitate, kopuru eta epeetan lortzea, giza baliabideak koordinatuz eta ekipoak eta produkzio-sistemak fidagarritasun- eta erabilgarritasun-baldintzetan mantenduz. Makineriaren eta industria-ekipoaren muntaia eta plantako instalazioa egitea, saldu ondoko zerbitzu teknikoa kalitate- eta segurtasun-baldintzetan eta eskatutako epeetan emanez.

Ikasgaiak

LANBIDE MODULUAKURTSOAORDUAK
Fabrikazio-teknikak1231
Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak1264
Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak1231
Muntaia- eta mantentze-lan elektriko/elektronikoak1231
Ingeles teknikoa133
Lotura- eta muntaia-teknikak2105
Muntaia- eta mantentze-lan mekanikoak2189
Linea automatizatuen muntaia- eta mantentzelanak2168
Laneko prestakuntza eta orientabidea2105
Enpresa eta ekimen sortzailea263
Lantokiko prestakuntza2380
 2000

Eta bukatzean

Lan irteerak:

  • Kontrolatu, neurtu eta doitzeko ekipoak mantendu eta konpontzeko argiketaria
  • Industriako instalatzaile argiketaria 
  • Ekipo-ondasunen muntatzailea
  • Automatismo pneumatiko eta hidraulikoen muntatzailea
  • Linea automatizatuen mantentzailea
  • Ekipo elektronikoen muntatzailea
  • Ekipo elektrikoen muntatzailea
  • Industria-muntatzailea
  • Mantentzeko mekanikaria

Ikasten jarraitzeko:

  • Beste ziklo batekin formatzen jarraitzeko aukera. Erdi Mailako titulazioa lortzean, Goi Mailako ziklo bat egiteko aukera zuzena.
En clase
Visita empresas
Simulaciones