Automatizazio eta Errobotika Industrialeko Goi Mailako Teknikaria

Ziklora sarbidea

LOE Batxilergoak, IEE2, UBI, LH2, SarbideFroga>19, Erdi Maila. 

Oinarrizko puntuak

  • Goi Mailako Zikloa // Ikasketa hauek gainditzean: Goi Mailako Teknikari titulua.
  • Guztira 2 ikasturteko ikasketak // 2.000 ordu guztira, horietatik 360 ordu, enpresan egiten diren lan praktikak direlarik. 
  • Lan inserzioa: 2016/17 ikasturtean bukatu zuten ikasleen %88a lanean (2018ko otsaileko datua).
  • Instalakuntza egokiak klaseak emateko: Automatika gela / Robota / Ondorengo tailerrak: Elektrikoa / Pneumatikakoa / Hidraulikakoa / Komunikazio Industrialak / Potentzia Elektronika.
  • Alorreko enpresa eta tailer erreferenteetara irteerak. 
  • Ikasketak eta lana uztartzeko aukera desberdinak: Ikas-Ekinezko Erregimeneko Lanbide Heziketa Duala / Prestlan
  • Erasmus+ programaren bitartez, praktikak Europako erakunde/enpresa batean egiteko aukera.
  • Banakako tutoretza pertsonalizatuak.
  • Eskolaz kanpoko ekintza, eta kirol eta kultur ekintzak.

Gaitasun orokorra

Zehaztapen teknikoetatik abiatuta, makinetarako, prozesuetarako eta, oro har, industria-aplikazioetarako neurketa, kontrol eta erregulazioko ekipo eta instalazio automatikoak garatzea. Sistema automatiko horien burutzapena eta mantenimendua koordinatu eta gainbegiratzea, eskura dauden giza baliabideak eta bitartekoak optimizatuta eta eskatutako kalitatea, indarrean dauden segurtasun- eta normalizazio-baldintzak eta hitzartutako kostuak kontuan hartuta.

Ikasgaiak

LANBIDE MODULUAKURTSOAORDUAK
Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak1165
Sistema sekuentzial programagarriak1165
Neurketa- eta erregulazio-sistemak1165
Potentzia-sistemak1198
Dokumentazio teknikoa199
Industria-informatika199
Laneko prestakuntza eta orientabidea199
Sistema programagarri aurreratuak2120
Industria-robotika2100
Industria-komunikazioak2140
Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa2140
Automatizazioko eta robotika industrialeko proiektua250
 Ingeles teknikoa240
Enpresa eta ekimen sortzailea260
Lantokiko prestakuntza2360
 2000

Eta bukatzean

Lan irteerak:

  • Automatizazio industrialeko sistemen mantentze-lanak gainbegiratzen dituen taldeko burua
  • Automatizazio industrialeko sistemen mantentze-lanak gainbegiratzen dituen taldeko burua
  • Aparatu, koadro eta tresneria elektronikoen egiaztatzailea
  • Lantegi elektromekanikoko taldeko burua
  • Automatizazio industrialeko sistemak mantentzeko lanen antolamenduko teknikaria
  • Automatizazio industrialeko sistemak abian jartzeko teknikaria
  • Automatizazio industrialeko sistemetako kontrol-sistemen proiektugilea
  • Automatizazio industrialeko sistemetako neurketa- eta erregulazio-sistemen proiektugilea
  • Automatizazio industrialeko sistemetan, komunikazio-sareen proiektugilea
  • Robot industrialen programatzaile kontrolatzailea
  • Kontrol elektrikoko sistemen diseinuko teknikaria
  • Industria-automatizazioko zirkuituak eta sistema integratuetako diseinatzailea

Unibertsitate ikasketak (Graduak):

  • Unibertsitatea: lan-merkatuan txertatzeko aukera hobeak ematen dituzten lanbide-karrera teknikoetarako zuzeneko sarbidea (hautaprobarik gabe).
Recursos
Recursos
Visita a empresas