Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzeko Goi Mailako Teknikaria

Ziklora sarbidea

LOE Batxilergoak, IEE2, UBI, LH2, SarbideFroga>19, Erdi Maila. 

Oinarrizko puntuak

  • Goi Mailako Zikloa // Ikasketa hauek gainditzean: Goi Mailako Teknikari titulua. 
  • Guztira 2 ikasturteko ikasketak // 2.000 ordu guztira, horietatik 360 ordu, enpresan egiten diren lan praktikak direlarik.                                     
  • Lan inserzioa: 2016/17 ikasturtean bukatu zuten ikasleen %100a lanean (2018ko otsaileko datua).
  • Instalakuntza egokiak klaseak emateko: CadCam gela // Tailer Mekanikoa: konbentzionala eta CNC // Neurketa eta Entsegu laborategia.
  • Alorreko enpresa eta tailer erreferenteetara irteerak. 
  • Ikasketak eta lana uztartzeko aukera desberdinak: Ikas-Ekinezko Erregimeneko Lanbide Heziketa Duala / Prestlan
  • Erasmus+ programaren bitartez, praktikak Europako erakunde/enpresa batean egiteko aukera.
  • Banakako tutoretza pertsonalizatuak.
  • Eskolaz kanpoko ekintza, eta kirol eta kultur ekintzak.

Gaitasun orokorra

Mekanizazio bidezko produkzio-prozesua (txirbil-harroketa, konformazioa eta mekanizazio bereziak) eta ekipo mekanikoen produkzioa eta muntaia programatzea, antolatzea eta zeregin hauetan lankidetzan jardutea, fabrikazioa lagunduz eta, dokumentazio teknikoa abiapuntu izanik, sistema automatikoak programatuz; hau guztia beheragoko maila duten teknikariei behar duten euskarria eskainiz.

Ikasgaiak

LANBIDE MODULUAKURTSOAORDUAK
Interpretazio grafikoa1132
Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia- prozesuen definizioa1132
Fabrikazio-prozesuen gauzatzea1198
Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa1165
Produktuen egiaztapena1165
Laneko prestakuntza eta orientabidea 199
Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa2240
Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM)240
Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa2100
Produkzioaren programazioa2120
Produktu mekanikoak fabrikatzeko proiektua250
Ingeles teknikoa240
Enpresa eta ekimen sortzailea260
Lantokiko prestakuntza 2360
 2000

Eta bukatzean

Lan irteerak:

  • Muntatzaileen lantegi burua
  • Metalak lantzeko makinen operatzaileen lantegi burua
  • Metalak prozesatzeko instalazioen lantegi burua
  • Mekanika teknikariak
  • CNC programatzailea
  • Sistema automatizatuen programatzailea
  • Produkzio-programatzailea

Unibertsitate ikasketak (Graduak):

  • Unibertsitatea: lan-merkatuan txertatzeko aukera hobeak ematen dituzten lanbide-karrera teknikoetarako zuzeneko sarbidea (hautaprobarik gabe).
Aula
Centro de mecanizado
En clase