Mekatronika Industrialeko Goi Mailako Teknikaria

Ziklora sarbidea

LOE Batxilergoak, IEE2, UBI, LH2, SarbideFroga>19, Erdi Maila. 

Oinarrizko puntuak

  • Goi Mailako Zikloa // Ikasketa hauek gainditzean: Goi Mailako Teknikari titulua. 
  • Guztira 2 ikasturteko ikasketak // 2.000 ordu guztira, horietatik 360 ordu, enpresan egiten diren lan praktikak direlarik.                                     
  • Lan inserzioa: 2016/17 ikasturtean bukatu zuten ikasleen %100a lanean (2018ko otsaileko datua).
  • Instalakuntza egokiak klaseak emateko: Automatika gela / Robotika gela eta ondorengo tailerrak: Elektrikoa / Pneumatikoa / Hidraulikoa / Komunikazio Industrialak / Potentzia Elektronika // Tailer Mekanikoa / Soldadura / Metrologia eta Entseguak / Mantenua.
  • Alorreko enpresa eta tailer erreferenteetara irteerak. 
  • Ikasketak eta lana uztartzeko aukera desberdinak: Ikas-Ekinezko Erregimeneko Lanbide Heziketa Duala / Prestlan
  • Erasmus+ programaren bitartez, praktikak Europako erakunde/enpresa batean egiteko aukera.
  • Banakako tutoretza pertsonalizatuak.
  • Eskolaz kanpoko ekintza, eta kirol eta kultur ekintzak.

Gaitasun orokorra

Makineriaren eta industria-ekipoaren mantenimendu-planen burutzapena programatu eta antolatzea, dokumentazio teknikoa abiapuntutzat hartuz. Mantenimendu-prozesuen exekuzioa koordinatu eta ikuskatzea, eta era berean makineria eta industria-ekipoa plantan instalatu eta berauen doikuntza egitea, eskueran dauden giza baliabideak eta bitartekoak optimizatuz, beheragoko mailako teknikariei beharrezko euskarria emanez, ezarrita dauden kalitate-mailak eta segurtasun-baldintzak lortuz. Aurreproiektua abiapuntutzat hartuz makineriaren aldaketa edo hobekuntzarako proiektuak garatzea, ezarrita dauden arauak kontuan izanik eta fabrikazioaren bideragarritasuna bermatuz.

Ikasgaiak

LANBIDE MODULUAKURTSOAORDUAK
Sistema hidraulikoak eta pneumatikoak1132
Sistema elektrikoak eta elektronikoak1132
Makina-elementuak199
Fabrikazio-prozesuak1165
Sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa1132
Sistemen integrazioa1231
Laneko prestakuntza eta orientabidea199
Sistema mekanikoak2160
Sistema mekatronikoen konfigurazioa2160
Mantentze-lanen eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa2100
Sistema mekatronikoen simulazioa280
Mekatronika industrialeko proiektua250
Ingeles teknikoa240
Enpresa eta ekimen sortzailea260
Lantokiko prestakuntza2360
 2000

Eta bukatzean

Lan irteerak:

  • Industria-makineria eta -ekipoetako instalazioak mantentzeko prozesuak planifikatu eta programatzeko teknikaria.
  • Industria-makineria eta -ekipoetako instalazio-mantentzaileen talde-burua.
  • Industria-makineria eta -ekipoetako instalazio-mantentzaileen talde-burua

Unibertsitate ikasketak (Graduak):

  • Unibertsitatea: lan-merkatuan txertatzeko aukera hobeak ematen dituzten lanbide-karrera teknikoetarako zuzeneko sarbidea (hautaprobarik gabe).
Aula
En clase
Proyectos