Ortoprotesietako eta Laguntza-Produktuetako Goi Mailako Teknikaria

Ziklora sarbidea

LOE Batxilergoak, IEE2, UBI, LH2, SarbideFroga>19, Erdi Maila. 

Oinarrizko puntuak 

  • Goi Mailako Zikloa // Ikasketa hauek gainditzean: Goi Mailako Teknikari titulua.
  • Guztira 2 ikasturteko ikasketak // 2.000 ordu guztira, horietatik 360 ordu, enpresan egiten diren lan praktikak direlarik.
  • Alternantzian ematen dugun zikloa; bi ikasturtero promozio berri bat ateratzen da. 2019/20 ikasturtean ez da lehen mailarik izango. Hurrengo promozio berria 2020ko Iraila.                                      
  • Lan inserzioa: 2015/16 ikasturtean bukatu zuten ikasleen %90a lanean (2017ko otsaileko datua).
  • Instalakuntza egokiak klaseak emateko: 3D inpresio gela / CadCam / Ortoprotesika tailerra / Laguntza teknikoen laborategia / Igeltso gela propioa.
  • Ortoprotesika alorreko ekoizleen hitzaldiak astero. 
  • Alor Ortoprotesikoan berrikuntza eta garapen proiektuak garatzen dira. (Ikerketa Ortoprotesikoko II.ORTHOS SARIETAN irabazle) 
  • Erasmus+ programaren bitartez, praktikak Europako erakunde/enpresa batean egiteko aukera.

Gaitasun orokorra

Ortesiak, protesiak eta ortoprotesiak eta laguntza teknikoak definitzea eta bezeroaren erara egin eta moldatzeko lanak antolatu, programatu eta gainbegiratzea, araudian eta dagozkion aginduetan zehazten diren neurriak beteko direla ziurtatuz.

Ikasgaiak

LANBIDE MODULUAKURTSOAORDUAK
Jarduera ortoprotesikora aplikatutako industria-teknologia1132
Diseinu eta moldekatze anatomikoa1132
Produktu ortesikoak neurrira egitea eta egokitzea1231
Biomekanika eta patologia aplikatuak1198
Laguntza psikosoziala199
Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia199
Laneko prestakuntza eta orientabidea 199
Ortesi aurrefabrikatuak egokitzea2120
Kanpoko protesiak egitea eta egokitzea2240
Laguntza-produktuak egokitzea2140
Ortoprotesien eta laguntza-produktuen proiektua250
Ingeles teknikoa240
Enpresa eta ekimen sortzailea260
Lantokiko prestakuntza2360
 2000

Eta bukatzean

Lan irteerak:

  • Ortopediako teknikaria
  • Laguntzako produktuetako teknikaria
  • Ingurunearen egokitzapeneko eta irisgarritasuneko teknikaria
  • Produktu ortoprotesikoak egokitzeko edo banatzeko establezimenduetako arduradun teknikoa
  • Produktu ortoprotesikoen eta laguntzako produktuen serieko fabrikazioko teknikaria
  • Produktu ortoprotesikoen eta laguntzako produktuen neurrirako fabrikazioko arduradun teknikoa
  • Ospitaleko ortopedia-tailerreko arduradun teknikoa
  • Bisitari/sustatzaile sanitarioa
  • Sektoreko produktuen eta zerbitzuen aholkularia

Unibertsitate ikasketak (Graduak):

  • Haur eta Lehen hezkuntza, Gizarte Hezkuntza, Erizaintza, Fisioterapia, Logopedia, Podologia, Terapia Okupazionala, Gizarte langintza, Ingeniaritza, Medikuntza.
Instalaciones