Lanbide Heziketa

Lanbide Heziketa laneko kontuekin eta lan-merkatuarekin estuen lotuta dagoen ikasketa-multzoa da, eta, gaur egun, norberaren bizi guztian lantzeko prozesutzat jotzen da; hots, Lanbide Heziketaren barruan, prestakuntza arautua (eskola-adineko neska-mutilena), enplegurako prestakuntza (lanean dabiltzanena) nahiz gaitasun profesionalen aitortza sartzen dira.

Lanbide Heziketak 170 titulu inguru (onarrizko, erdi eta goiko mailetan banatuak) eskaintzen ditu, ikasleek lanbiderako gaitasuna lor dezaten, eta lan kualifikatuak eskuratu. Tituluan multzo profesionaletan biltzen dira, eta modulu esaten zien ikasgaiak dituzte: eduki teoriko eta praktikoak dituzte, bai eta enpresan lan egiteko praktikaldia ere.

Mailak

Hezkuntza-Sistemako lanbide-heziketaren irakaskuntzak honela daude antolatuta:

Tituluak

Lanbide Heziketako tituluak hauek dira:

  • Oinarrizko Profesionalarena, Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetan sartzeko aukera izango dute.
  • Teknikariena, Goi-Mailako Heziketa-Zikloetan sartzeko aukera izango dute.
  • Goi-mailako Teknikariena, Unibertsitatean sartzeko aukera izango dute.

Iraupena

Heziketa-ziklo batek 2.000 irakastordu irauten du, 2 ikasturtetan banatuak daudenak. 

240 eta 380 ordu artean burutzen dira derrigorrezko lan praktikak enpresan. 

Kontutan izan beharreko datak: 

  • Maiatzak 12, larunbata, eskolako ate irekiak UGLEn. 
  • Orientazio pertsonalizatua: 943 725 477 telefonoan txanda eskatuta, eskolako eskaintza beste edozein egunetan azaldu diezazukegu.
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentuak oraindik ez ditu argitaratu Lanbide Heziketako aurrematrikulazio eta matrikulazio data ofizialak.