Urola Gariako Lanbide Eskolawww.ugleskola.net
1


 

14

- Goi Mailako Zikloak

- UGLE, 1996.urtean sortu zen esperientzia anitzeko eskola pribatu-kontzertatua da. Bere eskaintza zabalaren barruan, Lanbide Heziketako Zikloak ikasteko aukera dago. Goi Mailako Zikloa aterata, Goi Mailako Teknikari titulu ofiziala lortzen da. 

- Eskaintza hau presentziala da; astelenehetik – ostiraletara, 08:00etatik – 14:00etara. A ereduan (gaztelania) ematen dira klaseak.

- Metodologia berritzaile eta praktikoen bidez, ikaslea bere ikasketa prozesuaren protagonista da. Aplikazio praktikoa. Lan merkatura bideratutako ikasketak. 2.ikasturtean, azken ikasgai moduan, alor profesional baten benetako errealitatea ezagutzeko, 360 orduko praktikaldia enpresan.

Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko, baldintza hauetako bat bete beharko da. Gutxienez titulu hauetako bat izatea:

  • Batxilergoa
  • Lanbide-Heziketako teknikaria edo Goi teknikaria.
  • Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB)
  • Unibertsitateko titulu bat.

Gainditua izatea:

  • Hezkuntza Administrazioak ezarritako irizpideen araberako sarbide-proba bat gainditu izana
  • Hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana
  • UZI edo PREU gainditu izana
  • Batxilergo experimentalaren bigarren kurtsoa gainditu izana

- Behin Zikloa amaituta, lan merkatuaz haratago, beste Goi Mailako Ziklo bat edo Unibertsitateko Gradu bat egiteko aukera.

Eskaintza zabala: goi mailako 4 ziklo aukeran bokazio bat gauzatu ahal izateko:

Lanbide Formakuntzako titulazio ofizial honek Goi-mailako Teknikari koalifikazioa ematen du, industria-tresneriaren eta ekipoen mantentze-planak programatzeko eta antolatzeko, baita horiek plantan instalatzeko ere, giza baliabideak eta erabilgarri ditugun bitartekoak optimizatuz.
Zehaztapen teknikoetatik abiatuta, makinetarako, prozesuetarako eta, oro har, industria-aplikazioetarako neurketa, kontrol eta erregulazioko ekipo eta instalazio automatikoak garatzea. Sistema automatiko horien burutzapena eta mantenimendua koordinatu eta gainbegiratzea.
ZIKLORA SARBIDEA:  - LOE Batxilergoak, IEE2, UBI, LH2, SarbideFroga>19, Erdi Maila.  OINARRIZKO PUNTUAK: Goi Mailako Zikloa // Ikasketa hauek gainditzean: Goi Mailako ...
Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: ortesiak, protesiak, ortoprotesiak eta laguntza teknikoak definitu; horien fabrikazioa eta bezeroari egiten zaion moldaketa gainbegiratu, araudiak ezarritako zehaztapenak eta dagokion agindua kontuan hartuz.

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Urola Garaiko Lanbide Eskola
Beloki hiribidea, z/g
20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
ugle@ugleskola.org
T. 943 72 54 77
F. 943 72 60 03
ISO 9001 ISO 14001 ADOK 18001