Oinarrizko Lanbide Heziketa

 

8/2013 Lege Organikoaren bidez (LOMCE), Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak sortu ziren hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren barruan, ikasleek hezkuntza-sisteman jarrai dezaten laguntzeko eta garapen pertsonal eta profesionalerako aukera gehiago eskaintzeko.

Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzak profil profesional batean oinarritzen dira. Profil profesionala bakoitzkk gutxienez Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide-kualifikazio oso baten gaitasun-unitateak hartzen ditu barne.

Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat gainditzen duten ikasleek dagokion Oinarrizko Lanbide-Titulua jasoko dute.

Oinarrizko lanbide-tituluak hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko aukera emango du.

  • Adin baldintzak:
    • 15 eta 17 urte artean badituzu: DBH titulua ez izatea eta DBHko 3.mailan matrikulatua egotea, edo salbuespen modura, 2.mailan.
    • 17 urte baina gehiago badituzu: Graduatu titulua ez izatea. 
  • Iraupena: 2 urte.  2000 ordu guztira; horietatik 260 ordu praktikak enpresan. 
  • Sarrera baldintzak:  DBH titulazio gabe.
  • Ordutegia: 08:00etatik  - 14:00tara. Era presentzialean astelehenetik - ostiralera. A ereduan ematen dira klaseak (gaztelaniaz bakarrik).

ESKAINTZAN DITUGUN TITULUAK:

 

2024/25 ikasturteko Matrikulazio datak:

  • Aurrematrikula: 2024.05.06 - 2024.05.24
  • Matrikula: 
    • Ohiko epean, I.fasea: 2024.07.11 - 2024.07.15
    • Ohiko epean II fasea: 2024.07.17
    • Ohiko epean III.fasea: 2024.07.19 - 2024.07.22
    • Ezohiko epea: Uztailaren 23 eta 24 eta Irailaren 2tik - Urriaren 18ra.