Urola Gariako Lanbide Eskolawww.ugleskola.net


 

PRESTLAN

UROLA GARAIKO FUNDAZIOAK formakuntza arautuan, Lanerako Formakuntzan eta Etengabeko Prestakuntzan formakuntza emateaz gain, PRESTLANen bekadun gisa lan egiteko aukera ematen du.
 

  • ZER DA ETA ZERTARAKO SORTU DA?

- PRESTLAN formakuntza- eta produkzio-jarduera da, pertsonen formakuntza osoa sendotu asmo duena.
- Fundazioaren barruan sortutako proiektua da, ikasleei formakuntza praktiko eta osagarria emateko.
- Enpresa eta eskola uztatu nahi ditu.
- Funtzionamenduari dagokionez, "enpresa" baten antzekoa da, eta UGLEko ikasleak enpresa horretako "langileak" dira.

  • HELBURUAK

- Irakaskuntzaz gaindiko bestelako gaitasunak lantzea.
- Gerora begira, erraztasun eta gaitasun handiagoak.
- Gerora begira, lanerako aukera gehiago eta hobeak lortzea.

  • LAN-MOTAK

- Muntaketa elektrikoak eta mekanikoak.
- CADeko lanak (Solid Edge, Autocad, ...).
- Aukerak: tmekanizazio- eta soldadura-lanak, eta erremintak.

  • BALDINTZAK

- Ardura eta lanerako gogoa.
- Asegurua, istripurik-edo gertatzen bada (zulatzeko makina, mailua…).
- Formakuntza Arautua edo Lanerako Trebakuntza egina behar du, edo horretan behar du (hiru formakuntza horietako edozeinetan matrikulatuta egonda, denbora gehiago egon daiteke PRESTLANen lanean). (Langabezia kobratzen egoteak ez du baldintzatzen PRESTLANen lan egitea)
- Ikasleak onartzen badu, lan egiteko baldintzak betetzea.
- Eskola-garaian 4 orduz lan egingo da arratsaldez, eta eskola-garaia ez denean, eta jai ez denean (abuztua eta derrigorrezko festak), goizez lan egingo da (uda partean 6 ordu inguru).
- Lan horiengatik jasoko den diruaren zati bat ikasleak jasoko du (egindako lanagatik), eta gainerakoa zentroan inbertituko da (makinak eta lantegietako materiala, eta abar).

  • PROZEDURA

- Formakuntza praktiko-teoriko hau guztiz boluntarioa da.
- Lehenengo egunetik beretik ikasleak bere gain hartuko du lanpostuaren eta horretan egingo duen lanaren erantzukizuna.
- SHainbat arlo lantzen dira, besteak beste: kalitatea eta garbitasunaa.
- SGaitasun-prozesuaren gaineko ikuskapena.

  • HORIEZ GAIN, HONAKO HAUEK EMATEN DITU

- Lan-orduko ordainsaria.
- Esperientzia enpresa-arloan (enpresaburuek oso begi onez ikusten dute alderdi hau).
- Lanak ondo egiten ikastea (kalitate-kontrolak).
- Taldean lan egiten ikastea.
- Ordutegia planifikatzeko gaitasuna.
- Pertsonaren erantzukizuna garatzea.
- Pertsonak lanean autonomia eta iniziatiba izatea.
- Egiten den lanaren inguruko alderdi teknikoak ezagutzea.

PRESTLANeko bekadun izan nahi baduzu, bete ezazu behean atxikituta datorren Izen Emate Orria eta entragatu PRESTLANen bertan. Zumarragako Argixao Industrialdeko 43 eta 44 pabeloietan.

 

19.9
90
Montaje paneles electricos
Montaje prestlan
Ensayo de tracción
Silicona
Cuadros electricos
Montaje
 
Erantsitako fitxategiak:

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Urola Garaiko Lanbide Eskola
Beloki hiribidea, z/g
20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
ugle@ugleskola.org
T. 943 72 54 77
F. 943 72 60 03
ISO 9001 ISO 14001 ADOK 18001