Urola Gariako Lanbide Eskolawww.ugleskola.net


 

- Ekintzailetza

EKINGUNE Ekintzailetza Lanbide Heziketan    Ekinguneren web orria.

Ekingune: Euskal Herriko Lanbide Heziketako Ekintzailetza Komunitatea. TKNIKAk (Lanbide Heziketako berrikuntzarako Zentrua) eta bai publiko eta pribatu-kontzertatu sareetako Lanbide Heziketako Ikastetxeek garatutako eta ekintzailetzarekin erabateko konpromezua duen proiektua.

Bi proiekturen aldeko apustu nabermena egiten dugu:

IKASENPRESA 

 Zer da Ikasenpresa?                              

Ikasenpresa programa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Proiektu horren helburuen artean dago enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar). Gainera, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu nahi da ikaslea eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da.

Ikasenpresa programak hezkuntza-testuinguru berritzailea sortuko du, eta ikaskuntza-metodologia bereziki praktikoa erabiliko du. Programak teknologia berrien erabilera hartuko du aintzat (posta elektronikoa, bideokonferentzia, atzerriko hizkuntzen erabilera, eta abar), gaur egungo informazioaren gizartean ezinbesteko lan-tresnak eta komunikazio-tresnak baitira.

Zer egiten da?

Ikasleek enpresa txiki bat muntatuko dute ikasgelan, eta enpresaren jarduera guztiak egingo dituzte (irudi korporatiboa, administrazioa, marketina, salerosketa, eta abar). Produktu errealak izango dira, beraiek egindakoak edo merkaturatutakoak.

Enpresa horiei bazkide bat esleituko zaie, beste eskola-enpresa bat, eta harekin merkataritza-harremanak izango dituzte. Merkatuko azterlanak egingo dituzte, eta produktuen katalogoa trukatuko dute azkenean salerosketa bat egiteko.

Ikasturtearen barruan enpresaburuen bi batzar egingo dira. Bilera horietan enpresa bakoitzeko bi ordezkarik hartuko dute parte. Lehenengo bileran haien enpresa aurkeztuko diete gainerakoei eta bigarren bileran haien enpresaren martxa azalduko diete. Bilera horietako lehen zatian komunikazioari eta salguneei buruzko lantegiak emango dira.

Otsailean azoka bat antolatuko da eta enpresek beren produktuak saldu ahal izango dituzte bertan.

URRATSBAT 

 Zer da Urratsbat?                         

Enpresa bat sortzea ez da batere lan erraza; horren jakitun, Urratsbatek zentroak enpresa-haztegi bihurtu nahi ditu. Programan parte hartzen duten proiektuek horrela eskatzen dutenean,  programako partaideek  beste instalazio batzuk ere erabil ditzazkete, hala nola, azterketa fasean dauden prototipoak egiteko tailerrak,…

Honez gain, ikastetxe bakoitzak du enpresa proiektuen garrantzia zabaltzeaz (autoenplegua lan merkatuari irteera emateko bide erreal bezala aurkezteko hitzaldiak…)   enpresa proiektuen dinamizazioaz (tutorizazioaz)  arduratzen den pertsona bat, promotoreari, bere enpresaren sorrera prozesu guztian zehar aholkularitza  eskainiko diola eta bere ondoan  laguntzaile moduan arituko dela.
Nori zuzendua dago?

Urratsbat honako hauei zuzentzen zaie:

    Erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako Ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei.
    Ikastetxeko ikasle ohiei.
    Urruneko prestakuntzako ikastaroak zein Prestakuntza ofizialaz kanpokoak Ikastetxe horren bitartez egin dituelako zentro horrekin zerikusia duen edozeini.

Zein zerbitzu eskaintzen ditu?

Urratsbat programak honako hauek eskaintzen ditu:

    Ikastetxe bakoitzean, prozesua abian den artean, uneoro sustatzaileari laguntzeko prest egongo den programaren arduradun bana.
    Ikastetxe bakoitzeko Ekintzailearen Bulego bana. Behar bezala hornituta egongo dira bulegook, enpresak sortzeko prozesuetan egin beharrekoak garatu ahal izateko.
    Enpresa martxan jartzeko unean Ikastetxeko ekipamendua erabiltzeko aukera (baldin eta ikastetxean horretarako aukera badago, eta hala egiteak klaseak ohiko eran ematea eragozten ez badu).
    Ekintzaileari, bere negozio ideia, enpresa bihurtzea errazten dion aholkularitza zerbitzu integrala.

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Urola Garaiko Lanbide Eskola
Beloki hiribidea, z/g
20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
ugle@ugleskola.org
T. 943 72 54 77
F. 943 72 60 03
ISO 9001 ISO 14001 ADOK 18001