Urola Gariako Lanbide Eskolawww.ugleskola.net


 

- Erasmus+

ERASMUS+ BEKEN INFORMAZIOA LAN PRAKTIKAK SMT

HELBURUAK

•    Ikasleei Europar Batasuneko lan merkatu zabalak dituen beharretara egokitzen lagundu.  

•    Ikasleek konpetentzi espezifikoak gara ditzaten lagundu, hizkuntza konpetentzia barne, eta lan esperientzia hartzearekin batera, herrialdeari buruzko kultura sozial eta ekonomikoaren ezagutza areagotu.

•    Lantegi eta ikastetxeen arteko kooperazioa bultzatu. 

•    Gazteei kualifikazio maila altua garatzen lagundu, nazioarteko esperientziak ematen duen ikuspegi zabalagoa duten profesionalak formatuz.  

BEKEN IRAUPENA.  EPEAK.

Hetelek eskatu duen deialdiak, 13 asteko iraupenarekin lan praktikak hartzen ditu, betiere egun osoko ordutegiarekin. (*)

BALDINTZAK

1.    OLH, GMHZ edo EMHZ bateko 2. kurtsoko ikaslea izatea HETEL sareko ikastetxe batean  ikasturteko edozein titulazio ofizialean (ikasturtean matrikulatuta)

2.    Matrikulatuta dagoen ikastetxe horretako hautaketa prozesuan aukeratua izatea, eta inongo diziplina espedienterik edo antzekorik ez edukitzea. 

3.    EBeko kide diren edozein 28 herrialde bateko hiritartasuna edukitzea, eta parte hartzen duten herrialde batekoa ez izanda ere, proiektuari elkartutako HETEL zentro batean matrikulatuta egotea.

4.    Ezin izango da aldi berean beste programa edo beka batean parte hartu. 

5.    Erasmus praktiketako ikasleek, Lan Praktiken Ziurtagiria DERRIGORREZ eduki beharko dute, bukaeran dokumentua aurkeztu beharko dutelarik.

(*) Enpresa bezala bere aktibitatea arlo publiko edo pribatuan garatzen duen edozein erakunde ulertzen da, bere tamaina, errejimen juridikoa edo jarduten duen sektore ekonomikoa edozein izanda ere, ekonomia soziala barne.     (oinarri legala, 2. artikuloa, 25. zenbakia).

EZ dira harrera erakunde bezala honoko enpresa  hauek hartzen: 

•    EBeko instituzio edo EBeko beste erakundeak (zerrenda osoa hemen:  http://europa.eu/institutions/index_es.htm)

•    EBeko programak kudeatzen dituzten erakundeak (interes gatazka eta/edo finantziazio bikoitza saihestearren)

•    Jatorrizko herrialdeko instituzio edo ordezkaritza publikoak, hala nola, enbaxadak, kontsulatuak, institutu kulturalak, ikastetxeak, etab, programaren nazioarteko baldintzaren derrigortasunagatik.

HERRIALDE POSIBLEAK

Holanda (Eindhoven); Irlanda (Cork); Finlandia (Salpaus; Jyvaskyla); Italia (Milán; Pistoia; Cosenza; Palermo; Catania); Bulgaria (Sofia); Polonia (Varsovia); República Checa (Praga); Alemania (Bensheim; Bremen); Malta.

POLTSA EKONOMIKOA

1.    ERASMUS poltsa ekonomikoa: egonaldiko eta hilabete bakoitzek.

OLH eta GMHZ entzat

2.    CAIXAren laguntza, 350€

3.    Eusko Jaurlaritzaren laguntza, zehaztu gabe.

ORDAINKETAREN PROZEDURA

Onuradunei poltsa ekonomikoaren ordainketa, adierazten duten kontu korrontera (kontu horren titular edo titularkide izan behar dute) transferentzi bidez bi epetan egingo zaie: 

1.    Poltsaren %80 enpresan hasitakoan. (***)

2.    Gainontzekoa egonaldiaren amaieran. (***)

OLH eta GMHZ entzat

3.    Caixaren diru-laguntza gutxi gorabehera maitzan ordainduko da (***)

4.    Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza gutxi gorabehera urrian ordainduko da. (***)

(***) Ordainketa guztiak egiteko, dagokien epeetan behar den dokumentazioa aurkeztea ezinbesteko baldintza da.

Praktikari justifikatu gabeko arrazoi bategatik uko egin edo bertan behera utziz gero, ordura arte jasotako diru kopurua OSORIK itzuli beharko da. Uko egitearen arrazoia justifikatua bada, egondako denbora errealari dagokion kopurua jasoko da. 

 IKASLEAK MUGIKORTASUNERAKO AUKERATZEKO IRIZPIDEAK, EUROPAKO ERASMUS+ PROGRAMAREN BAITAN 

Kurtsoko moduloren bat gainditzeke, edo lehen ebaluazioan supenditurik, duen ikasleriak eztu diru laguntza hau eskatzerik.

Izangai bakoitzak lortzen duen azkeneko puntuazioa jarraian adierazten diren ataletan lortutako puntuazioen batuketa izango da, gehienez 10 punturaino:

1. % 30: espediente akademikoa: lehengo mailan eta 2. mailako lehenengo ebaluazioan egindako eta ebaluatutako modulu guztien batez besteko nota. (Gehienez 3 puntu). 

2. % 20: helmugako herrialdeko komunikazio-hizkuntzan izangaiak duen ahozko maila; maila hori ingeles irakasleek determinatzen dute, horretarako prestatutako proba baten bidez. (Gehienez 2 puntu) 

3. 40%: ikaslea matrikulatuta dagoen ikastaroko (2.) tutore eta irakasleen balorapena, honako hau kontuan hartuta: (gehienez 4 puntu)

•    Ardura eta autonomia pertsonala 

•    Motibazioa (adibidez:: mugikortasunerako prestatzeko assignment-zeregina) 

•    Gora egiteko edo oztopoak gainditzeko gaitasuna 

•    Gizarte-trebetasunak

4. % 10: Ingelesez egindako moduluak (gehienez puntu bat)

Azkeneko puntuazioa bigarren mailako lehenengo ebaluazioaren bileran zehaztuko da. Aukeraketa eginda dagoenean, emaitzak interesatuei jakinaraziko zaizkie.

Erasmus+ programaren ikastetxeko arduradunak kanpo utz ditzake aukeratutako ikasleak, baldin eta mugikortasunaren aurreko prozesuan beren konpromisoak betetzen ez badituzte: dokumentazioa entregatzea, bileretara etortzea, …

Azkeneko asignazioa heziketa ziklo bakoitzetik izena eman duten ikasleen eta eskura dauden enpresen kopuruaren mende egongo da. 

Erantsitako fitxategiak:




 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Urola Garaiko Lanbide Eskola
Beloki hiribidea, z/g
20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
ugle@ugleskola.org
T. 943 72 54 77
F. 943 72 60 03
ISO 9001 ISO 14001 ADOK 18001