Urola Gariako Lanbide Eskolawww.ugleskola.net


 

- Global Training

Atzerriko enpresa batean egonaldia egin nahi al duzu?

Confebask, Hetel, Politeknika Txorierri eta ADEGIren kolaborazioarekin, martxan jarritako proiektuari esker,  Global Training programaren pean, esperientzia honetaz gozatzeko aukera ematen die tituludun gazteei: Unibertsitarioei eta (Goi Mailako) Lanbide Heziketako ikasleei.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, Europan eta mundo osoan sortzen ari diren errealitateei eta etorkizuneko erronkei irtenbide operatiboak bilatzeko helburuari jarraiki, abian jarri du atzerrian praktiketan jarduteko "Global Training" izeneko dirulanguntzen programa, EAEko gazteen nazioarteko mugikortasuna sustatzeko eta gazte horiek atzerrian beren profil akademiko eta profesionalarekin loturiko jarduerak eta proiektuak egin ditzaten, aldez aurretik prestaturiko prestakuntza praktitkoko plan batekin.

Nola eskura ditzakezu Glogal Training diru-laguntzak? 2016 Maiatzak 30tik Ekainak 30ra.

EZAUGARRIAK:

Global Training programa nazioarteko praktika-egonaldian datza enpresa/erakunde batean, gazteari lan-mundua ezagutzeko lehen aukera eskainiko diona, garapen profesionalaren alde egingo duten jarduerak eta proiektuak garatuz berea ez den herrialde batean.

Iraupena:

50 orduko derrigorrezko aurretiazko prestakuntza. Ikastaroa gai hauek jarratuko dira: 

  • Nola ekin praktikari atzerrian; 
  • Kulturarteko negoziaketa; 
  • Komunikazio-teknikak; 
  • Taldelana, 
  • Adimen emozionala; 
  • Berrikuntza eta beste batzuk.

6-12 hilabeteko praktikak enpresetan: Ikusi eskaintzak "Eskaera/Deialdia" atalean.

Eskainitako plazak:

Guztira 60 diru-laguntza kudeatuko dira.

Herrialde parte-hartzaileak:

  • Alemania, Bélgica, Brasil, Chile, Estados Unidos, Francia, Grecia, Países Bajos, Hungría, India, Indonesia, Irlanda, Israel, México, Panamá, Polonia, Reino Unido, República Checa, Rumanía, Sudamérica, Sri Lanka.

Diru-zuzkidura:

  • Istripuetarako asegurua eta erantzukizun zibilekoa praktiken iraunaldi osoan.
  • 1.358 € hileroko diru-laguntza hasierako sei hilabetetan bidaia-gastuak, mantenu-gastuak, Gizarte Segurantzarako Kotizazioa betetzeko. Zazpigarren hilabetetik aurrera, diru laguntza enpresak erabakiko du. Hasierako sei hilabeteen bukaeran, enpresa eta bekarioaren artean bere jarraikortasuna erabakiko da. Hori izanez gero, luzapen garaian istripuetarako aseguru eta Gizarte Segurantzarako Kotizazioaren kudeaketa bekarekin mantenduko da. Hileroko diru-laguntza enpresaren erabakia izango da.

Faseak / Egutegia:

  • Izena ematea: 2016 Maiatzak 30tik Ekainak 30ra. Web gunearen eta posta elektronikoaren bidez.
  • Hautagaiak aukeratzea: Hizkuntzen froga (Uztailak 18, 19 eta 20) eta elkarrizketa pertsonalak (Irailak 5 eta 15 bitartean).
  • Aurretiazko prestakuntza: 50 orduko derrigorrezko prestakuntza-ikastaroa. (Urrian zehar)
  • Praktikak hastea: 2016ko bukaeran (Azaro aldean).

BALDINTZAK:

Atzerrian praktikak egiteko diru-laguntza eskatu nahi duten parte-hartzaileetk BALDINTZA hauek bete behar dituzte:

  • Litzentziatura, Diplomatura edota Goi Mailako Lanbide Heziketa titulua eskuratua, eskaera deialdia bukatu baino lehenago.*Ikusi titulazio bakoitzaren arabera eskaintzen diren plazak. "Eskaera/Deialdia" atalean.
  • Administrazio-auzotasuna Euskadin izatea urtebetetik gorako antzinatasunaz etenik gabe, 2016ko urtarrilaren 1ean.
  • 2016ko urtarrilaren 1ean 30 urte beteta ez izatea (1986ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak).
  • Sei hilabete edo gorako praktikak atzerrian egiteko aukera eman dion beste bekarik lortu ez izana (Europar mugikortasunerako programak: Erasmus, Leonardo da Vinci, etab.).
  • Ingeleseko B2 maila izatea (Goi Mailako Lanbide Heziketa titulua dutenentzat) eta C1 maila aurreratua edo CAE Certificate in Advanced English (unibertsitate-tituludunentzat). Helmugako herrialde hizkuntza ezagutzea aintzat hartuko da. Hizkuntza maila hautaketa-prozesuan zehar frogatzeko aukera egongo da.
  • Zigor- eta administrazio- arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeareken zigortuta ez egotea eta hartarako ezgaitzen duen.

HAUTAKETA PROZESUAK:

  • Praktikak egingo diren enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
  • Praktikak egingo diren enpresaren edo erakundearen arloan berariazko prestakuntza.
  • Hizkuntza maila.
  • Proiektuan eta eskainitako lan-planean parte hartzeko motibazioa.

Eskaera / Deialdia

Eskaerak aurkezteko epea: Maiatzak 30tik Ekainak 30ra (12.00 baino lehenago).

Eskaera: diru-laguntzak eskatzeko bide bakarra, ondorengo WEB GUNEAn sartuz egin behar da.

Global Training dirulaguntzei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, telefonoz (8.30tik 14etara) : 600.954.816

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Urola Garaiko Lanbide Eskola
Beloki hiribidea, z/g
20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
ugle@ugleskola.org
T. 943 72 54 77
F. 943 72 60 03
ISO 9001 ISO 14001 ADOK 18001