Urola Gariako Lanbide Eskolawww.ugleskola.net
1


 

14

- Batxilergoa

2017/18 ikasturtean BATXILERGOA gurekin egin nahi baduzu, klikatu hemen Aurrematrikulazio eta Matrikulazio prozesuaz informatzeko.

GURE BATXILERGOA ZURE NEURRIRA

UGLE eskolan zure gaitasun pertsonal eta profesionalak garatzeko Batxilergo berritzailea eskeintzen dizugu. Horretarako hautazko gai desberdinak, etorkizunerako lanbide desberinetara bideratutako ibilbideak aukera ditzakezu eta zure errendimenduaren gertuko jarraipena izango duzu.

Bi modalitate eskaintzen ditugu eta modalitate bakoitzean ondorengo Batxilegoak bereizten ditugu:                                              

GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIAK MODALITATEAN:                                ZIENTIFIKO MODALITATEAN:                                                    

-GIZARTE ZIENTZIAK BATXILERGOA                                     -BATXILERGO ZIENTIFIKOA

                                                                                                                         -BATXILERGO TEKNOLOGIKOA

Gure batxiergoaren ezaugarriak hauek dira:

•34 klase ordu astean:

Astelehenetik – ostegunera 08:00tatik – 15:00etara.

Ostiraletan 08:00etatik – 14:00etara.

•D ereduan ematen ditugu klaseak. 

•Ikasle bakoitzarentzako ibilbide pertsonalizatuak. Modalitate eta Hautazko gai desberdinak hautatzeko aukera.

•Orientazio pertsonalizatua. Ikasleei bakarkako jarraipena eta tutoretza egiten zaie bere ikaste erritmoa gainbegiratuz eta errendimendua baloratuz. Guraso eta ikasleekin harremanetan egoteko kanal dinamikoak erabiltzen ditugu.

•Ikasle eta irakasle arteko gertuko harremanak. Kontsulta eta arazoak ebazteko disponibilitatea. 

•EGA eta FIRST errefortzu orduak arratsaldetan. 

•Metodologia berritzaileak. Ikasteko plataforma birtuala erabiltzen dugu, ikusentzunezko materialarekin.

•Ondorengo gaitasunak garatzeko, proiektuak lantzen dira:

Jendearen aurrean aurkezpenak hobetzeko Ahozkotasuna lantzen dugu.

Ekintzailetza sustatzen duen STARTINNOVA programan parte hartzen dugu.

Ikaslearen autoestima, enpatia eta asertibitatea bezalako balioak lantzen ditugu Adimen Emozionalaren bidez.

Ikasten ikasi ekimenaren bitartez ikaste orduak optimizatzen laguntzen dugu.

•Espezializazio desberdinetara moldatutako gela (Balio anitzeko ikasgelak eta informatika gelak) eta Instalazio egokiak.

•Irteera eta eskolaz kanpoko aktibitate didaktiko eta interesgarriak. 

GIZARTE ZIENTZIAK BATXILERGOA  BATXILERGO HONEK, ZE IKASKETA EGITERA BIDERATZEN NAUTE?  Unibertsitate Graduak:  GIZA ZIENTZIAK: Filosofia, Historia, ...
BATXILERGO ZIENTIFIKOA  BATXILERGO HONEK, ZE IKASKETA EGITERA BIDERATZEN NAUTE?  Unibertsitate Graduak:  ZIENTZIAK       -Biologia Biokimika eta Biologia ...
BATXILERGO TEKNOLOGIKOA BATXILERGO HONEK, ZE IKASKETA EGITERA BIDERATZEN NAUTE?  Unibertsitate Graduak:  INGENIARITZA ETA ARKITEKTURA -Arkitekturaren Oinarriak Ingurumen ...

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Urola Garaiko Lanbide Eskola
Beloki hiribidea, z/g
20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
ugle@ugleskola.org
T. 943 72 54 77
F. 943 72 60 03
ISO 9001 ISO 14001 ADOK 18001