Langabetuentzako Ikastaroak

LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuaren langabeei zuzendutako prestakuntzaren kudeaketaren arduraduna da.
Lanbide Prestakuntzarik ez duten edo lana eskuratzeko behar besteko kualifikaziorik ez duten langabeei zuzendutako prestakuntza ekintzak dira. Ikastaro hauei esker, lan munduak eskatzen duen kualifikazioa lortu ahal izango da, baita enpresetako praktiken bidez zuzeneko lan esperientzia ere.

Ezaugarriak:
 • UGLE eskolan ematen dira ikastaroak eta bukatzean, praktikak burutzen dira bailarako enpresetan.
 • Derrigorrezkoa da Lanbideko bulego batean langabetu bezala altan egotea.
 • Ikastaroetan izena emateko bi bide daude: Lanbideko web orriaren bitartez edo beraien bulegoetako batetan.  
 • Klase presentzialak dira eta ikastaroa gainditzeko asistentzi minimo bat bete beharra dago. 
 • Doakoak dira ikastaroak, Lanbidek subentzionatuta.
 • Ordutegia: normalean arratsaldetan izaten dira: 15:00tatik - 20:00tara.
 • Ikastaroen iraupena aldakorra da.
 • Laneratze tasa altuko ikastaroak dira.

Ebazpen ofiziliaren zain, hauek dira 2018ko deialdian Lanbide erakundeari eskatu dizkiogun Profesionaltasun Ziurtagiriak:

Ikastaroaren Izena
 Montaje y Mantenimiento de Instalaciones Eléctricas de Baja Tensión - 640 ordu -
 Eficiencia Energética de Edificios - 540 ordu - 
 Mantenimiento y Montaje Mecánico de Equipo Industrial - 510 ordu - 
 Instalación y Mantenimiento de Ascensores y Otros Equipos Fijos de Elevación y Transporte - 480 ordu - 
 Mecanizado por Arranque de Viruta - 540 ordu - 
 Soldadura Oxigás y Soldadura MIG/MAG - 560 ordu - 
 Pintura de Vehículos - 460 ordu - 
 Atención Sociosanitaria a Personas en el Domicilio - 480 ordu - 

Informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:

Telefonoz, 943 725 477 (103 luzapena) zenbakira deituz. 
Korreo elektronikoz, fpe@ugleskola.org helbidera idatziz. 
Pasa UGLE eskolatik, Zumarragako Beloki Hiribidean.