Lan Poltsa

UGLE eskolan, ikasleei eta enpresei zerbitzu hobea emateko asmoarekin, Lan Poltsa dinamiko bat eskaintzen dugu. Modu honetan:

  1. Gure eskolako Ikasle/ikasle-ohiek osatzen dute lan poltsa. Aukera honen bitartez, bere ikasketekin erlazioa duen lan eskaintzak izango dituzte eskuragarri eta ondorioz, beraien lan mundurako inserzioa erraztuko dugu.
  2. Enpresek, gure lan-poltsaren bitartez, eskolan titulatutako langile kualifikatuak lortzeko bermea daukate.

Zerbitzu hau MOUGLE plataformaren bitartez (www.mougle.org) eskaintzen dugu. Ikasle edo ikasle ohia baldin bazara, ziur plataformaren berri duzula. Eskolatik pasa den ikasle orok, sarbidea ematen dion erabiltzaile eta pasahitza klabe propioak dauzka. 

ScreenHunter_1025 Nov. 10 09.52.jpg

Behin barrura sartuta, ikasle eta ikasle ohiei eskainitako atal bat dago: 

Ataleko izenburuan klikatuta, LAN ESKAINTZAK - OFERTAS DE EMPLEO sekzioa dago. Puntu honetan kudeatuko dugu lan poltsa; hona igoko ditugu, urtean zehar jasotzen ditugun lan eskaintzak.  

Horietako batean izena-eman nahi baduzu, bidal iezaguzu zure CV eguneratua pdf formatuan  lana@ugleskola.org helbidera eta ez ahaztu, interesatua zauden eskaintzari erreferentzia egitea.

Edozein zalantza argitu edo Mougleko zure erabiltzaile eta pasahitza kodeak ez badituzu gogoratzen, idatzi baita ere, lana@ugleskola.org helbidera.

Enpresa:

Enpresek, gurekin harremanetan jarri eta beraien lan eskaintzak guri bideratzeko ondorengo bideak dauzkate:

  • Idatzi lana@ugleskola.org helbidera
  • Pasa eskolatik, Zumarragako Beloki Hiribidean.
  • Deitu 943 725 477 zenbakira:                     
    • 223 luzapena: mekanika / ortoprotesika alorreko eskaintzetarako.
    • 224 luzapena: elektronika / mantenu / alor elektrikoko eskaintzetarako.
Orden: 
03