Etengabeko Prestakuntza

Klikatu HEMEN eskatutako ikastaro zerrenda osoa ikusi ahal izateko.

Etengabeko Prestakuntzak gero eta indar handiagoa hartu du. Horrela, bada, euskal enpresetan geroz eta garbiago dago euren potentzialik handiena langileak berak direla eta lehiakorrak izateko beharrezkoa dela kualifikatua, motibatuta eta eguneratuta egotea.

Ugle eskola, langileak trebatzen jarraitu nahi duten enpresen eskura dago, eta kalitatezko prestakuntza jasotzeko beharrezkoak diren giza baliabide eta baliabide material guztiak eskaintzen dizkie. Langileei lan-bizitzan zehar behar duten kualifikazioa eskaintzea da helburu nagusia eta hori bideratzeko, ikastaroak antolatzen ditu. 

Ezaugarriak:
 • Lanean ari diren langileei zuzendua dago (autonomo // ERE barne) eta % mugatu batean langabezian dagoen jendeari. 
 • Bertaratze bidezko modalitatea. Derrigorrezko asistentzia; asistenziaren %75arekin bete behar da.
 • Ikastaroak doakoak dira. 
 • Ordutegia: zehaztu gabe, baina normalean arratsaldez, 18:00tatik - 20:30etara.
 • Enpresek gehien behar izaten dituzten alorretan zentratzen gara. Famili profesionalak ondorengoak dira:

 Fabrikazio Mekanikoa 2D/3D Diseinua - 3D Inpresioa
 Soldaketa Instalakuntza eta Mantenua
 Elektrizitatea eta Elektronika Ibilgailuen Mantenua
 Energia eta Ura Informatika eta Komunikazioak
 Gizarteari Zerbitzuak Hizkuntzak 
Kontutan izan beharreko informazioa:
  • 2018ko deialdirako eskatutako ikastaroen EBAZPEN OFIZIALAREN ZAIN gaude. 
  • Informazio gehiagorako edo etorkizunean ikastaroen informazioa bidaltzea nahiko bazenu, idatzi fpe@ugleskola.org helbidera.