Enpresa

Enpresa Zerbitzu alorrean, UGLE eskolan Berrikuntza eta Teknologia transferentziarako TKGUNE sareko parte gara.

Zer da TKgune?

TKgune programa Lanbide Heziketako Sailburuordetzak 2014/15 ikasturtean abian jarri zuen ekimena da. Ekimen horretan parte hartzen duten ikastetxe publiko eta itunduek helburu nagusi hau dute:

“Lanbide Heziketako ikastetxeen eta enpresen artean noranzko biko jakintza-transferentzia ahalbidetzea”

TKgunetik bi jarduketa-ildo nagusi finkatu dira Lanbide Heziketaren eta enpresen arteko zubi-lan hori egiteko:

  • Zerbitzuak enpresekin lankidetzan garatzea, haien berrikuntza-beharrei erantzuteko eta lehiakortasuna hobetzeko, horretarako ikastetxeek dituzten baliabideak erabilita (instalazioak, ekipamenduak, pertsonak, jakintza metatua…).
  • Zerbitzuak egitean eskuratutako jakintzak didaktifikatzea eta irakaskuntzara transferitzea.

Programaren garapenaren bitartez helburu bikoitza erdietsi nahi da:

  • Enpresen errealitatea Lanbide Heziketako ikastetxeetara hurbiltzea.
  • Ikastetxeek metatutako jakintza enpresek beren eskueran izatea.

Eskainitako Zerbitzuak:

>Subentzio kudeaketa

Enpresei zuzendutako hainbat laguntza deialdi daude. TKgunek zure hobekuntza edo berrikuntza proiektuak deialdi hauetara aurkezteko aukerak aztertzen lagunduko dizu, beharrezkoak diren kudeaketa,izapide eta jarraipenak eginez.

>Sormena

Zure enpresan prozesu sortzailea dinamizatuko dugu, egiaztatutako erreminta eta metodologien bidez; ideiak eragin, alternatibak sortu eta prozesu eta produktuei balioa eransteko helburuarekin.

>Berrikuntza planak

Zure estrategia korporatiboari lotuta, berrikuntza integratzen lagunduko dizugu, zure enpresaren beste prozesu sistematiko bat bezala. Ondorioz, zure enpresaren eboluzioan lagunduko dizun berrikuntza plana, tresnak eta dinamika bat izango duzu.

>Prestakuntza aurreratua

TKgunek prestakuntza aurreratua edota neurrira eginikoa eskaintzen die bezeroei teknologia alorrean,baita etengabeko prestakuntzako ohiko katalogoetan eskaintzen ez diren edukiak ere.

>Berrikuntzako eta hobekuntzako zerbitzu teknikoak

Ingurune estrategiko bakoitzak, berrikuntzari eta prestakuntza aurreratuari laguntzeko zerbitzu

komunez gain, zerbitzu teknologiko espezifikoak eskaintzen ditu bere esparruan:

UGLE eskolan TKGUNE sareko Fabrikazio ataleko parte gara.

TKGUNEren inguruko informazio gehiago nahi baduduz, UGLEn dagoen koordinatzailearekin bat egin dezakezu ondorengo email edo telefonoaren bitartez:

jtorke@ugleskola.org -  651062709. Arduraduna: Jon Andoni Torquemada.