Prestlan

Gure Lanbide Heziketako ikaslegoari PRESTLANen bekadun gisa lan egiteko aukera ematen diogu.

Zer da eta zertarako sortu da?

  • Urola Garaiko Fundazioaren barruan sortutako proiektua da.
  • PRESTLAN, eskolako formakuntza eta enpresako produkzio lana uztartzen dituen jarduera da, pertsonen formakuntza praktikoa sendotzeko asmoa duena.
  • Funtzionamenduari dagokionez, "enpresa" baten antzekoa da: bezero propioak dauzka eta bezero horien behar produktiboei erantzuna eman beharra dauka; UGLEko ikasleak enpresa horretako "langile bekadunak" dira. 

Helburuak

  • Irakaskuntzaz gaindiko bestelako gaitasunak lantzea.
  • Gerora begira, erraztasun eta gaitasunak garatzea.
  • Gerora begira, lanerako aukera gehiago eta hobeak izatea.

Lan-motak

  • Muntaketa elektrikoak eta mekanikoak.
  • CADeko lanak (Solid Edge, Autocad, ...).
  • Mekanizazio eta soldadura lanak.

Baldintzak

  • Prestlanean lanean sartzen den momentutik, ikaslea aseguratuta dago.
  • Prestlanean lan egiten duen bekaduna, Lanbide Heziketako ziklo formatibo batean matrikulatuta egon beharra dauka.
  • Lan egutegia:
    • Eskola-garaian, arratsaldez 4 orduz egingo da lan. 
    • Eskola-garaia ez denean, abuztua eta derrigorrezko festak kenduta, goizez  egingo da lan (ekaina-uztailean 6 ordu inguru).
  • Lan horiengatik jasoko den diruaren zati bat ikasleak jasoko du (egindako lanagatik),
  • eta gainerakoa zentroan inbertituko da (makinak eta lantegietako materiala, eta abar).
  • Bilatzen dugun ikasle profila: arduratsua eta lanerako gogotsua.

Prozedura

  • Formakuntza praktiko-teoriko hau guztiz boluntarioa da.
  • Lehenengo egunetik ikasleak bere gain hartuko du bere lanaren erantzunkizuna.

Horiez gain, honako hauek ematen ditu

  • Egindako lan orduengatik, ikasleak hilabete bukaeran ordainsaria jasotzen du.
  • Esperientzia enpresa-arloan (enpresaburuek oso begi onez ikusten dute alderdi hau).
  • Lanak ondo egiten ikastea (kalitate-kontrolak).
  • Taldean lan egiten ikastea.
  • Ordutegia planifikatzeko gaitasuna.
  • Pertsonaren erantzukizuna garatzea.
  • Pertsonak lanean autonomia eta iniziatiba izatea.
  • Egiten den lanaren inguruko alderdi teknikoak ezagutzea.

PRESTLANeko bekadun izan nahi baduzu, bete ezazu behean atxikituta datorren Izen Emate Orria eta entragatu PRESTLANen bertan. Zumarragako Argixao Industrialdeko 43 eta 44 pabeloietan.

Izen emate orria eskuratu