Legezko oharra

Pribatutasun-politika

Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, eta apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren (EB) arabera (“Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra” edo “DBEO”), Pribatutasun Politika hau datu pertsonalen tratamenduari aplikatzen zaio, Urola Garaiko Fundazioak –aurrerantzean UGLE ESKOLA– egiten dituenak Arduradun lanean, erabiltzaileen (pertsona fisikoen) datuekin, webguneak zeinahi ataletan jasoak direla. 
Politika honekin ados ez bazaude ez sartu eta ez erabili Zerbitzuak. Pribatutasun politika hau ezin zaio aplikatu hirugarren batzuen beste produktu, zerbitzu edo jardun bati.

Zure datuen tratamenduaren arduraduna

•    Izen soziala: Urola Garaiko Fundazioa (UGLE ESKOLA)
•    Helbidea: Beloki Hiribidea, z/g, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
•    E-posta: ugle@ugleskola.org

Datuen tratamenduaren helburua

Zure datu pertsonalak webgunea kudeatu eta administratzeko erabiliko dira, oro har, eta honetarako bereziki:

•    UGLE ESKOLA eratzen duen komunitaterako (gurasoak, ikasleak, irakasleak, eta abar) webgune bidez eskura jartzen diren zerbitzuak kudeatu eta administratzeko.
•    Eskolan egindako egintzak zabaltzeko.
•    Erabiltzaileekin komunikatzeko, gure webguneko harreman-orri bidez egiten dizkiguten eskari, iruzkin eta galderei erantzuteko (barne daude e-postak, telefono deiak,…) 
•    Zure datu pertsonalak aurrean esandako eginkizunetarako bakarrik erabiliko ditugu, ez beste ezertarako, salbu eta legeak ezartzen badu edo errekerimendu judizialen bat bada.

Datuen tratamenduaren iraupena

UGLE ESKOLAk informazio eta komunikazioetarako jaso dituen datuak gorde eta tratatuko ditu, erabiltzaileak baimena ematen duenetik eskatzen duen arte, baja eman dezan arte edo baimena erretiratzen duen arte.
Baimena erretiratzeko aukera: Erabiltzaileak eskubidea du baimena edozein unetan erretiratzeko, eta horrek ez dio kalterik egingo tratamenduaren zilegitasunari, erretiratu aurretik baimena emana baita. Era berean, erabiltzaileak uko egin diezaioke noiznahi UGLE ESKOLAk egindako edozein komunikazio elektronikori.
UGLE ESKOLAk bere komunitatearen esku webgunean jartzen dituen datuei dagokienez (enplegurako prestakuntza, Idazkaritza-zerbitzuak eta Tailer teknologikoak-zerbitzuak) eskolan matrikulaturik dagoen denboran gordeko dira, eta harreman hori bukatzen denean, lege-betebeharrek dirauten bitartean edota erantzukizunak ebatzi bitartean. 

Lan-poltsa: Lan-poltsaren bidez jasotako curriculumak eta datuak 2 urtez gordeko dira gehienez ere.

Datuen tratamenduaren legitimizazioa

Datuak babesteko lege-oinarria interesdunaren adostasuna da, zeina ematen duen aurrean deskribatutako xedeetarako, eskatuko baita bi unetan:
•    haren datuak tratatzerakoan
•    haren datuak gure formularioetan sartzean
Webgunean alta emateak eta helarazten dizkiguten informazio eskariek eskatzen dute interesdunak borondatez ematea bera artatzeko edo berari Zerbitzuak emateko beharrezkoak diren datuak. Halere, interesdunak askatasun osoz uko egin diezaioke guri datuak emateari, edo ondoren, baliogabetu egin dezake lehen beraren datuak tratatzeko emandako adostasuna, baina ezezko horrek ekarriko du haren eskariari ezin erantzun ahal izatea edo gure plataforman erregistroan segitzea.
Era berean, haren datuak trata ditzakegu, ikusirik zer nolako kontratu-harremana dagoen matrikula egiterakoan, webgunean jarrita dauden zerbitzuei buruz (enplegurako prestakuntza, Idazkaritza-zerbitzuak eta Tailer teknologikoak-zerbitzuak).

UGLE ESKOLAk ulertzen du, datu hauek berari ematean, interesdunak bermatu egiten duela eta erantzule egiten dela datuen egiazkotasun, gaurkotasun eta zehaztasunaz, eta onartu eta berariaz adostasuna agertzen duela, lehen deskribatutako zereginetarako.

Lagapen edo transferentzien hartzaileak

Oro har, UGLE ESKOLAk ez dizkio zure datuak hirugarren bati emango, salbu eta legez behartzen bagaituzte (Herri Administrazioa, zerikusia duena Hezkuntzarekin, Ogasunarekin, eta abar) edo zuk berariaz baimena eman baldin badiguzu.

Sare sozialak

UGLE ESKOLAk baditu zenbait sare sozial (Facebook, Twitter, Youtube) UGLE ESKOLArekin zerikusia duten edukiak zabaltzeko, eta erabiltzaileei harremanetarako bide bat emateko. UGLE ESKOLAk sare sozialetako  jarraitzaile eta kontaktuen datuen tratamenduaren ardura du. Halere, datu pertsonalen tratamendua sare sozialen baitan egiten den neurrian, -hornitzaileek funtzionamendu arau batzuk ezartzen dituztela-, UGLE ESKOLAren betebeharrak  jarduteko askatasuna duen arloetara mugatuko dira. Inola ere ez ditu UGLE ESKOLAk  datuak sare sozialetatik aterako, ez du erabiltzaileen profilik egingo, eta ez du datu pertsonal gehigarririk jasoko gustu edo zaletasunei buruz, edo sare sozialak erabiltzeko moduari buruz, eragindakoen berariazko adostasuna ez baldin badago.

Pertsona interesdunen eskubideak

Edonork du eskubidea konfirmazioa jasotzeko ea UGLEn berari buruzko datuak dauden ala ez. Bereziki, honako eskubide hauek balia ditzake UGLE ESKOLAn:

Sartzeko eskubidea: Interesdunari aukera ematen dio berari buruzko datu pertsonalak ezagutzeko eta horiei buruz informazioa jasotzeko.
•    Zuzentzeko eskubidea: Aukera ematen du akatsak zuzentzeko, zehatz edo osorik ez badaude, eta tratatzen den informazioaren egiazkotasuna bermatzeko.
•    Ezabatzeko eskubidea: Aukera ematen du tratatzen diren datuak ezabatzea eskatzeko, jadanik beharrezkoak ez badira.
•    Aurka egiteko eskubidea: Interesdunak eskubidea du bere datu pertsonalak tratatu ez daitezen edo tratatzeari utz diezaioten, salbu eta arrazoirik bada balizko erreklamazioak egiteko edo haien aurrean defendatzeko, horrela bada, blokeatuta izango ditugu behar den denboran lege-betebeharrak dauden bitartean.
•    Publizitatea bidaltzeari aurka egiteko eskubidea: Interesdunek aurka egin diezaiokete UGLE ESKOLAk komunikazio komertzialak bidaltzeari. Kasu horretan, baliogabetu egin dezake edozein unetan jakinarazpen horiek jasotzeko onespena, bertan horretarako dagoen mekanismoarekin, edo bestela, idatzi bat bidalita “Baja” gaiarekin ugle@ugleskola.org helbidera.
•    Tratamendua mugatzea: Egoera jakin batzuetan, interesdunek eskatu egin dezakete beren datuen tratamendua mugatzea, eta soilik gordeko dira erreklamazioak egiteko edo haien aurrean defendatzeko.
•    Datuen eramangarritasuna: Pertsona interesdunek eskatu egin dezakete beren datuak jasotzea -eman dituenak-, edota -teknikoki posible denean- berak aukeratutako beste tratamendu arduradun bati bidaltzea, erabilera komuneko formatu egituratu batean, irakurketa mekanikoa duen batean.
•    Erabaki indibidual automatizatuen objektu ez izateko eskubidea:   Eragina duen edo nabarmen eragiten duen tratamendu automatizatuan oinarritutako erabakiaren objektu ez izateko eskubidea.

Aipatutako eskubideren bat baliatu nahi baduzu, arren bidali guri karta bat zure datu guztiekin, NAN barne, helbide honetara: Beloki Hiribidea z/g, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa) edo e-postaz hona ugle@ugleskola.org.

Era berean, harremanetan jar zaitezke Datuak Babesteko Gure Ordezkariarekin (DBO) honako helbide edo e-posta honetan: ugle@ugleskola.org

Kontrol Agintaritzaren aurrean erreklamatzeko aukera: UGLE ESKOLAk era berean adierazten dizu eskubidea duzula erreklamazio bat egiteko Datuak babesteko Agentzia Espainiarraren aurrean (www.agpd.es)  pentsatzen baduzu tratamendua ez dela indarrean dagoen legeriara egokitzen.