[[ ADI! 2018ko UZTAILEKO TALDEA ITXITA DAGO ]]
Gazteei zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikekiko interesa eta ikasmina piztea bilatzen duen hezkuntza-proiektua da honako hau. Eginez ikastean eta ondo pasatzean datza.
Urtean zehar, 3 datatan egiten ditugu tailerrak:
- Gabonetako oporraldian.
- Aste Santutako oporraldian, Pazko Astean.
- Uztailean zehar.
Normalean 5 eguneko iraupena dute eta beti dira goizez. 09:00tatik - 13:00etara.
Plazak mugatuak izaten dira; asko jota 12 partaideko taldeak osatzen ditugu.
Ikastaroak, 11 urtetik - 16 urtera bitarteko gazteei zuzenduak daude.
Monitoreak, eskolan Batxilergo Teknologikoa ikasten ari diren ikasleak dira.
Tailerreak: mota desberdinetakoak egiten ditugu. Batzuk aipatzearren:
- Mugikorrerako Bideojokoen Sorkuntza Ikastaroa.
- Eraiki ezazu zure Drona eta etxera eraman.
- Irrati Kontrol bidezko Autoen muntaia.
Kostea, ikastaroaren araberakoa da; materialak eta iraupena garestitu edo merketu egin dezakete. Orokorrean ikastaro denak 75€ inguruko prezioa dute. Anai edo arrebarekin bazatoz, deskontu bereziak daude.
Interesatuta egonez gero, bete ondorengo fitxa; data gerturatzen den einean jarriko gara zurekin harremanetan. Animatu eta parte hartu! Etzara damutuko!
[[ ADI! 2018ko UZTAILEKO TALDEA ITXITA DAGO ]