Oinarrizko Lanbide Heziketa

8/2013 Lege Organikoaren bidez (LOMCE), Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak sortu ziren hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren barruan, ikasleek hezkuntza-sisteman jarrai dezaten laguntzeko eta garapen pertsonal eta profesionalerako aukera gehiago eskaintzeko.

Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzak profil profesional batean oinarritzen dira. Profil profesionala bakoitzkk gutxienez Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide-kualifikazio oso baten gaitasun-unitateak hartzen ditu barne.

Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat gainditzen duten ikasleek dagokion Oinarrizko Lanbide-Titulua jasoko dute.

Oinarrizko lanbide-tituluak hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko aukera emango du.

  • Adin baldintzak: Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
  • 2.DBHn matrikulatua egon izana.
  • Iraupena: 2 urte.
  • Aurrematrikula:  2019/20 ikasturterako data ofizialak argitaratu gabe. 
  • Matrikulazioa: 2019/20 ikasturterako data ofizialak argitaratu gabe. 
  • Sarrera baldintzak:  DBH titulazio gabe.
  • Ordutegia: 08:00etatik  - 14:00tara. Era presentzialean astelehenetik - ostiralera. A ereduan ematen dira klaseak (gaztelaniaz bakarrik).

Eskaintzen ditugun tituluak: