Enplegurako prestakuntza

UGLE eskolak, enpleagarritasuna hobetzeko eta laneratzea sustatzeko ikastaroak eskaintzen ditu urtero.

Bi lerro berezitutan programatzen ditu ikastaro horiek:

  • Bata, nagusiki langabezian daudenei bideratuta, kasu askotan kontratazio-konpromisoarekin. 
  • Bestea, lehentasunez lana duten pertsonei bideratuta.

Prestakuntza-jarduera hauek presentzialak dira, eta hainbat kualifikazio mailatarako bideratuta daude (hasi oinarrizko gaitasunetatik eta kualifikazio handikoetara, lizentziadunei nahiz goi mailako lanbide heziketakoei zuzenduta).

LANBIDE da, Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailaren baitan, era honetako formakuntza finantzatzen duen euskal erakundea. Ikastaro guztiak doakoak dira. ​Baldintza bakarra Lanbiden izena emanda egotea da (langabezian bazaude) eta egin nahi duzun ikastaroaren baldintza zehatzak betetzea.