Urola Gariako Lanbide Eskolawww.ugleskola.net


 

- Bideoak

2016/17 IKASTURTE AURKEZPENA
Errronkez beteriko ikasturte berri bat hastear gaude UGLE eskolan. Gu prest gaude. Zu? 
 
 
OPEN RC-F1 AUTO TELEGIDATUA
Batxilergorgo teknologikoko ikasleak garatutako proiektua. Autoaren estruktura 3D inpresio bidez egina + elementu elektriko / elektronikoa. 
 
 
MEKATRONIKA INDUSTRIAL TALDEKO PROIEKTU AURKEZPENA
Goi Mailako Mekatronika Industrialeko kurtso bukaerako proiektuaren bideo laburpena. Ethazi PBL metodologian oinarrituta, hormigoi-maikina baten simulazioa landu dute beraien proiektuan. 

 
BIZITEK AZOKA TEKNOLOGIKOA LEGAZPIN
Pasa den maiatzaren 13an, UGLE eskolak, Legazpiko Udalaren laguntzarekin, Bizitek Azoka Teknologikoaren III.edizioa antolatu zuen. Legazpiko Azoka Gunera gerturatu ziren haur, gazte eta familiek, lehen pertsonan teknologiaz gozatzeko aukera izan zuten. 
6 gune desberdin ikusi ahal izan ziren: 
- 3D // Ortoprotesika // Mekanizatua // Automatizazio + Robotika // Karrozeria eta Energia Berriztagarriak.  
 
 
EKINTZAILE EGUNA UGLEn
Pasa den maiatzaren 6an, Legazpiko Udalarekin lankidetzan, UGLE eskolak mahai inguru bat antolatu zuen bailarako 5 ekintzailerekin. Ekitaldia Latxartegi zine aretoan ospatu zen eta entzule moduan Haztegi eta UGLEko ikasleak izan ziren. 

 
INGURUGIRO ASTEA UGLEn
Urtero bezela UGLE Eskolan, apirileko azken astean, Ingurugiro Astea antolatu dugu. Pertsonekiko, ingurumenarekiko eta jasangarritasunarekiko eskolak egiten duen apostu sendoaren erakusgarri. Astean zehar, ekintza desberdinak burutu dira. Horien artean ondorengo bideoa:
 
 
 
UGLE GRAPHIC RECORDING
Urtero bezela LaSalle-Legazpi ikastetxeko 4.DBHko ikasleek gure Batxilergoa ezagutzeko asmoarekin, bixita egin ziguten.
Ikasle eta ikasle ohien gidaritzapean, aurkezpen desberdin bat egiten saiatu ginen. 
Emaitza ikusgai.
 
 
 
 
HIRUKI TEKNOLOGIKOAK - LANBIDE HEZIKETA DUALAri buruz hitz egiten.  

Pasa den Otsailaren 19an, solasean aritu ginen ikasle,irakasle eta enpresak Lanbide Heziketa Dualari buruz. Hiru agente protagonistak eta bakoitzak, bere ikuspegia azaldu zuen.  

Ondoren Txorierriko IP eta La Salle Berrozpeko kideekin erreflexioak elkarbanatu genituen, hirukia osatuz. 

BIZITEK AZOKA TEKNOLOGIKOAREN 2.EDIZIOA URRETXUN

Abenduak 18an ospatu zen Urretxuko Gernikako Arbola plazan.

5 ardatz nagusi izan zituen azokak: 

- Ortoprotesika.
- Arduino eta dronak.
- Energia berriztagarriak.
- 3D Inpresioa.
- Proiektu automatizatuak.

Helburua: Zumarraga eta Urretxuko herritarrei teknologia gerturatzea. Eginez ikastea.

 UGLEn ERE EUSKARAZ: 

Zumarragako Urola Garaiko Lanbide Eskolako instalakuntzetan gure ikasleekin grabatutako bideoa. 
Euskararen nazioarteko egunerako gure ekarpen xumea. Espero dugu zuen gustokoa izatea!

UGLE ROGAINING: ORIENTAZIO JOKUA

Ez da ginkana arrunt bat / Ez da orientazio joku soil bat / Logika eta intuizioa beharrezkoak dira / Ez du talde azkarrenak irabazten.
Zer da ba??
U G L E _ R O G A I N I N G.
Gure Batxilergoko ikasleekin egin dugu eta kristona izan da.

GOI MAILAKO KIROLARIAK, MUGAK HAUTSIZ

Pasa zen Martxoaren 4ean UGLE Eskolak ekitaldi bat antolatu zuen EGINEZ IKASI, EKINEZ BIZI lelopean.
Zumarragako Zelai Ariztin ospatu zen eta eskolatik pasatako lehen mailako 4 kirolarik osatu zuten hitzaldia:
Aritz Lasa / Ainhoa Sanz / Asier De La Iglesia eta Dani Garciak.

LEHENENGO PERTSONAN EKITEA

Pasa zen Martxoaren 17an UGLE Eskolak ekitaldi bat antolatu zuen EGINEZ IKASI, EKINEZ BIZI lelopean.
Urretxuko Aizpurunea Kultur Etxean ospatu zen eta herriko 5 ekintzailek osatu zuten hitzaldia:
Jon Ander Fidalgo / Lucía Álvarez / Jokin Rodriguez / Vanessa Blázquez eta Javi Godoy.

 

UGLE TEKNOLOGIA AZOKA LEGAZPIN

Teknologia aukera ezberdinak bilduko dituen azoka antolatu genuen pasa den apirilaren 24an Legazpin.
Hiru zutabe nagusi jorratu ziren azokan:

- 3D Inpresorak.
- Robotika kreatiboa.
- Energia berriztagarriak.

UGLE THINKING

Gure ikasle ohiekin garatutako Visual Thinking laburpen bideoa. Beraien Batxilergo esperientzia markatu zuten pasarte eta gako garrantzitsuenak jasotzen dituena.

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Urola Garaiko Lanbide Eskola
Beloki hiribidea, z/g
20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
ugle@ugleskola.org
T. 943 72 54 77
F. 943 72 60 03
ISO 9001 ISO 14001 ADOK 18001