Lanbide Heziketa

Lanbide Heziketa laneko kontuekin eta lan-merkatuarekin estuen lotuta dagoen ikasketa-multzoa da.

Lanbide Heziketak 170 titulu inguru (onarrizko, erdi eta goiko mailetan banatuak) eskaintzen ditu, ikasleek lanbiderako gaitasuna lor dezaten, eta lan kualifikatuak eskuratu. Tituluan multzo profesionaletan biltzen dira, eta modulu esaten zaien ikasgaiak dituzte: eduki teoriko eta praktikoak dituzte, bai eta enpresan lan egiteko praktikaldia ere.

Mailak

Hezkuntza-Sistemako lanbide-heziketaren irakaskuntzak honela daude antolatuta:

Tituluak

Lanbide Heziketako tituluak hauek dira:

  • Oinarrizko Profesionalarena, Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetan sartzeko aukera izango dute.
  • Teknikariena, Goi-Mailako Heziketa-Zikloetan sartzeko aukera izango dute.
  • Goi-mailako Teknikariena, Unibertsitatean sartzeko aukera izango dute.

Iraupena

Heziketa-ziklo batek 2.000 irakastordu irauten du, bi ikasturtetan banatuta.

Horietatik, 240 eta 380 ordu bitarte erabiltzen dira lantokietan derrigorrezko praktikak egiteko.